8/4/10

BERRIA

Jose Miguel Ganboa

Nafarroa Bai-ko independentea



15
G. Eskerrik asko, Jose Miguel, BERRIA.INFOko elkarrizketa digitalean parte hartzeagatik, eta hurrena arte. BERRIA.INFO

E. Eskerrik asko zuei, aukera hau emateagatik.
14
G. NaBain alderdiek erabakitzen dute, ez denek neurri berean. Badirudi lorontzi baten funtzioa betetzen dutela NaBaiko independenteek. Hori ez da gaurko irudipena. Ezer gehiago egin al daiteke hori gerta ez dadin? P.Juliarena

E. Aurrerantzean ere, alderdi politikoek izan behar dute pisurik handiena NaBairen baitan, nire ustez. Baina uste dut ere, alderdi politikoek leihoak ireki beharko lituzketela kalean zer esaten den entzuteko. Horretarako, imajinazio pixka batekin eraikiko den antolakuntzan, arrazoi bategatik edo besteagatik alderdi politikoetan izena eman ez duten, baina ezinegon eta borondate politikoa duten herritarrei parte hartu ahal izateko bideak ireki beharko litzaizkieke.
13
G. Benetan uste al dozu Nafarroa Bai Nafarroako lehen indarra izan daitekeela? Batasuna gabe bai? Txorrotx

E. Bai, hori uste dut, batez ere, UPN eta PPren arteko hausturaz geroztik.
12
G. Korridak bai ala ez? Hemen, Nafarroan indar handia dute zezenketek, eta zer babestu beharko luke NaBaik? Ixabel

E. Ni ez naiz zezenzalea, baina ez nituzke zezen festak ere debekatuko. Beste kontu bat da CDNk Nafarroako Parlamentuan, eta beste hainbat parlamentutan egin dutenez, festa kultural eta nazional gisa babestea. Demagogia hutsa da hori.
11
G. Patxi Zabaletak esaten du ideologiak pisua izan behar duela Nafarroa Bain. Beraz ze egiten dute elkarrekin NaBaiko ezkertiarrek eta eskubikoek? Ainhoa Fernandez

E. Pluralismoa hori da, ezberdin pentsatzen duen jendea leku berean biltzea, eta denon artean gutxiengo oinarri batzuk adostea. Uste dut hori argi dagoela, eta, egun, NaBain ez dagoela arazo ideologikorik.
10
G. PSNk abertzaleekin izan duen jarrera kontuan hartuta (UPNrekin bat egin abertzaleak agintetik baztertzearren) NaBai-k zer ekarpen egin dezake? Panorama hori ikusita zein funtzio izan dezake? idoia

E. PSNren gaur egungo jokabidea zein den badakigu, baina nork daki aurrerago nolakoa izango den? Eragin handia izango du horretan hauteskundeetan talde bakoitzak lortzen duen emaitzak. Une honetan, NaBai ezin da besteei begira ibili, batez ere barrura begira baizik, eta lehenbailehen konpondu behar lituzte barne arazoak. Dena dela, gauza bat argi dago: aldaketa politikoa lortu nahi badugu, NaBairen emaitzak ezin hobeak izan beharko dira.
9
G. Zein ilo da nagusi NaBaiko independienteen artean: Aralar, EA, PNV? Jakin nahia

E. Momentuz ez dago hori jakiterik. Antolatuta ez gaudenez, ezin jakin. Inori ez zaio halakorik galdetzen, gainera.
8
G. 11 Bil Gaitzen mugimendu berria jarri al da zuekin harremanetan? Jose Mari Larrarte

E. Ez daukat horri buruzko informaziorik, eta ez dagokit hori jakitea ere.
7
G. Gaur Independentziaren aldeko indar metaketa bat ematen ari da Euskal Herri osoan. Zein da NA-BAIk hartu beharko lukeen postura marko berri baten aldeko lanean? Oier Azkarraga Grajales

E. Niretzako indar independentisten metaketa NaBairen asmo eta ekintzek duten norabidearen aurkako bidean doa. Baskistak eta abertzaleak, zein aurrerazale eta ezkertiarrak hartuko dituen esparruazabalketaren norabidearen aurka, alegia. Manifestuan esaten denez, ezker abertzaleak eskubide osoa du indar soberanisten metatze prozesua aurrera eramateko, baina uste dugu esparru hori ez dela NaBairen esparrua, eta NaBain gaudenok argi izan behar dugu hori.
6
G. Kaixo Jose Miguel. Jakin nahi nuke zein den NABAIk defendatzen duen hizkuntza politika euskaldunok euskaraz bizi gaitezen, eta hori lortzeko eman beharreko aldaketak zeintzuk diren zuen irudikoz? Mila esker. Irune

E. Nik ezin dut NaBairen izenean hitz egin, baina nire iritzia eman dezaket. Oso luze joko luke horretaz aritzeak, baina ados nago 2007an NaBaik gai honi buruz aurkeztu zuen programarekin.
5
G. Nabai "ezkerrekoa" dela diozue. Nola uler liteke orduan AHT hau bezalako garraiobide mugatzaile, elitista, suntsitzaile eta inposatuari emandako babesa, adibidez? Juan Navarro

E. Argi dago NaBain ezkerrak pisu handia duela, baina ezin daiteke esan NaBai osoa ezker klasikoan kokatzen denik. Horregatik, nahiago dugu NaBai eremu aurrerakoiaren baitan dagoela esatea. AHTari buruz, esan behar da alde edo kontra egotea ez dela eskuin edo ezkerreko kontua, ez da ideologia arazo bat, azpiegitura proiektu baten egokitasunari eta beharrari buruzko eztabaida da. Eztabaida horretan, eskuinean eta ezkerrean bateko eta besteko iritziak aurki daitezke.
4
G. Uste al duzu, NaBai zaleen gutunean diozuen bezela, Batasuna beste "kultura politiko" batekoa dela? Miel

E. Argi dagoela uste dut, bai. Beti esan dugu NaBairen oinarriak ezberdintasunean eta pluralismoan daudela. NaBaik ahalik eta jende gehiena bil dezakeen esparru zabal bat eratu nahi izan dut beti.
3
G. Zenbateaino pintatzen duzue independentok NaBain? Mirari Gomez

E. Ni ez naiz idenpendenteen ordezkaria. Ni nire izenean ari naiz. Independenteak ez gaude antolatuta, bakoitzak bere iritzia du, eta bakoitzak bere ekintza politikoak ditu. Horrek esan nahi du ere, NaBairen baitan independenteen posizioa berezia dela. Horrela zaila da NaBairen baitan pisua hartzea. Aurrerago, NaBai beste era batera antolatuko balitz, eta antolakuntza horretan independenteei leku bat emango balitzaie, orduan pisu handiagoa izango genuke. Nik ikusi dudanaren arabers, gainera, esango nuke independenteon helburua ez dela NaBain pisu ahalik eta handiena lortzea. Nik ezagutzen dudan jende gehienak NaBairen alde lan egitea du helburu, eta zenbait momentutan bere iritzia ematea.
2
G. Zergatik da zure ustez hain garrantzitsua Nafarrao Baik aurrera egitea? Mila esker Patxi

E. Nafarroan Euskal Herri zaleok hainbeste urtez baztertuta egon ondoren, konponbide bakar ikusten genuen. Konponbide hori da Nafarroan aldaketa politikoa lortzea. Horretarako bide bakarra, momentu honetan, behintzat, eta uste dut luzerako ere, Nafarroa bai da.
1
G. Behartuta sentitu al zarete NaBaizaleok gutuna egitera, alderdiei esanez bale? Iñaki

E. Ez, pentsatu genuen NaBairen egoera nahiko larria zela, hala ikusten genuen, behintzat, eta ordua zela gure iritzia emateko. Ez zen alderdiei emandako erantzun bat.

No hay comentarios:


VICTIMAS y/o VERDUGOS

Nabaizaleok en tu Email

introduce tu dirección:

ir arriba
Grupo de apoyo a Nafarroa Bai Nabaizaleok, NA-BAIren aldeko sostengu taldea da. Astero mezu bat bidaltzen dugu. Mezu hau ez baduzu jaso nahi, esaiguzu. Mezu hau, beste inork jasotzea nahi izanez gero, abisatu. Esker Mila. Nabaizaleok, es el grupo de apoyo a NA-BAI. Todas las semanas mandamos un mensaje. . Si quieres que más gente reciba este mensaje, háznoslo saber. Gracias por tu atención

Abdul Munir ﲥ Template | Diseñado por ©Nabaizaleok